XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baleen artean, txipantzeen eta gizakumeen artean nabarmen den bezala, jokaera homosexualak ere ikusi ahal izan dira.

Jokabide horiek ohizkoagoak izaten dira balea gazteen artean, batez ere emea aurkitzeko zailtasun handia dagoenean, edota gazteek oraindik behar bezain gorputz heldua ez dutenean.

Emeek umeekiko dituzten jokaerak txit aipagarriak dira, batez ere lehorreko ugaztunekiko dituzten antzekotasunengatik.

Kumea jaio ondoren eta hilabete batetan zehar, guztiz loturik dago amarekin.

Amaren atzetik dabil aldegin gabe, eta erregularki emearen esnea edoskitzen du.

Igeri egiten duten bitartean, amak balekumeari laguntza ematen dio ahalik eta hoberen ikas dezan igerian eta bestetik, harrapakariekiko babesa ematen dio.

Denbora pasa ahala, kumeek gero eta askatasun handiagoa hartzen dute, eta beren kasa hasten dira ibiltzen.

Baina migratzeko ordua heltzen denean, kumeek berriz ere amarenganako harreman hestuagoa azalduko dute, lehen lortutako askatasuna berriro galduz.

Jokabide aldaketa hau, migrazioak sortutako arriskuekin loturik omen dago.

Lehenengo hilabetean umea zeharo loturik agertzen da amarekiko.